Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

32 urteko kartzela zigorra ezarri diote Nafarroan alaba eta bi alabaorderi sexu erasoak egin zizkien gizonari

Nafarroako Auzitegiak emandako epaiaren arabera, perituek aurkeztutako frogek salatzaileen bertsioak berretsi dituzte.

Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. EITB Media
Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean
Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati 32 urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Auzitegiak, zortzi urteko alabari eta 10 eta 13 urteko bi alabaorderi sexu eraso jarraituak egiteagatik. Halaber, 20 urte zituenean ere sexu erasoak egin zizkion alabari.

Gaur argitaratu den Nafarroako Auzitegiaren epaiaren arabera, 45 urteko gizonak 50.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio alabari, eta 35.000 eta 50.000 eurokoa, alabaorde bakoitzari. Dena den, erabakia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Epaiak frogatutzat jo du 2008ko irailetik 2009ko irailera zigortuak sexu erasoak egin zizkiela 8-9 urteko bere alabari eta orduan bikotekide zuen emakumearen 10 urteko alabari.

Gerora, 2017ko azarotik 2018ko uztailera bitartean, gizona beste bikotekide batekin Tuteran bizi zela, sexu erasoak egin zizkion haren 13 urteko alabari.

2020ko martxoan, alabak 20 urte zituela, aitarekin bizitzera joan zen Iruñeko etxebizitza bateko logela batera. Elkarrekin ohe berean lo egiten zuten eta akusatuaren "presioa" tarteko, sexu harremanak izan zituzten.

Bestalde, epaiaren arabera, salatzaileen testigantzak eta perituek aurkeztutako txostenak nahikoa froga dira, eta, horren aurrean, akusatuak emandako bertsioak ez du garrantzirik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Albisteak Nafarroa Epaiketak albisteak Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Matxismoa Sexu erasoak Nafarroako JANren epaiak