Gizartea -

Gertakaria

Nafarroan izandako bi hilketaren eta Lleidan izandako beste baten arteko lotura ikertzen ari dira

Ribaforadan eta Tuteran bi gizonezko hil zituzten arma zuriz 2023ko urte amaieran, eta Lleidan beste bat hil zuten antzera urtarrilaren hasieran.

Ribaforadan, nekazariaren gorpua agertu zen baratze ingurua. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Ribaforadan, nekazariaren gorpua agertu zen baratze ingurua. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Ribaforadan, nekazariaren gorpua agertu zen baratze ingurua. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Esquadra Mossoak hilabete eta erdian Nafarroan izandako bi hilketaren eta Lleidan izandako beste baten arteko lotura ikertzen ari dira.

Tuteran eta Ribaforadan bi pertsona hil zituzten arma zuriz azaroaren 22an eta abenduaren 21ean, hurrenez hurren, eta Ribaforadan hildakoaren autoa Lleidan aurkitu zuten urtarrilaren hasieran, beste gizonezko bat antzera hil zuten lekuan.

Hiru hilketek antzekotasunak dituzte: nekazaritza-eremuetan izan ziren, hildakoek 68 urtetik gora zituzten eta arma zuriz edo nekazaritzako tresnekin egin zituzten hilketak.

Dena dela, Lleidako Vilanova de la Barca udalerrian aurkitutako autoa, Ribaforadako bizilagunarena, izan da kasuen arteko lotura estutu duena.

Lleidako hiltzailea edo hiltzaileak azkeneko biktimaren autoan ihes egin zuten Kataluniatik Frantziara.

Tuterako kasuan, hilketa gertatu eta bi egunera aurkitu zuten 68 urteko gizonezkoaren gorpua, herrigunetik kanpo dagoen bide batean. Ribaforadakoaren kasuan, hasiera batean pentsatu zuten rotabatore batekin izandako ezbehar batean hil zela 80 urteko gizona, baina haren autoa desagertu izanak susmo txarra piztu zien.

Lleidan, berriz, nekazaritza-lur batzuetan aurkitu zuten hilotza Esquadra Mossoek, eta hasieratik jakin zuten "indarkeriazko heriotza" izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Nafarroa Tutera bideoak Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Giza hilketak