Gizartea -

SEXU-ABUSUAK ELIZAN

Preskribatuta dauden sexu-abusu kasuak ikertzeko arbitraje-batzordea jarri du martxan Elizak

Hainbat arrazoi tarteko, ibilbide judizialetik kanpo geratu diren eliza barruko sexu-abusu salaketak ikertzea izango da batzordearen helburua.

Cesar Garcia Magan, artxiboko irudi batean.
Cesar Garcia Magan, artxiboko irudi batean.
Gotzainen Batzarrak arbitraje-batzorde bat sortu du preskribatutako abusu kasuak aztertzeko

1:48

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaitegietan argitu ezin ziren eliza barruko sexu-abusu kasuak —preskribatuta daudelako edo erasotzailea hilda dagoelako— ikertzeko arbitraje-batzordea martxan jartzea onartu du Espainiako Gotzainen Batzarrak. Urrats hori ematea jasota dago, besteak beste, biktimei erreparazio integrala emateko Elizak onartutako planean.

Hainbat arrazoi tarteko, ibilbide judizialetik kanpo geratu diren eliza barruko sexu-abusu salaketak ikertzea izango da batzordearen helburua. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Cesar Garcia Magan Espainiako Gotzainen Batzarreko idazkari nagusiak eman du arbitraje-batzordearen sorreraren berri.

Atzo eta herenegun bildu zen gotzainen batzorde iraunkorra, eta han hartu zuten erabakia. Garcia Maganek esan duenez, "kasu gehiago ez egotea" eta "biktimei erreparazio integrala" eskaintzea dira xedeak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa