Gizartea -
Gipuzkoa
Hogeita lau urteko gizonezko bat hil da Irunen trenak harrapatuta
Larunbat iluntzean gertatu da ezbeharra, Irungo Bentak geltokitik 800 metrora.
agentziak | eitb media
Hogeita lau urteko gizonezko bat hil da bart Irunen (Gipuzkoa) trenak harrapatuta, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, harrapaketa 21:25 aldera gertatu da, Irungo Bentak Renferen geltokitik 800 metrora.
Harrapaketaren ingurukoak argitzeko daude oraindik, baina gaztea trenak harrapatu zuen tokian bertan hil da, zauri larrien eraginez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea