Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Zarautzen, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita

Gizona ostegunean atxilotu zuten, erasoaren egun berean, eta atzo eraman zuten epailearen aurrera. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaurko Zarautzen.

1:18

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen ostegunean Zarautzen (Gipuzkoa), adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur baieztatu duenez, gizona erasoaren egun berean atxilotu zuten, ostegunean, eta hurrengo egunean eraman zuten epailearen aurrera, ostiralean bertan.

Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erasoa salatzeko ohar bana kaleratu zuten atzo, eta larunbat honetan gertaera gaitzesteko Zarautzen izango den elkarretaratzean Nerea Isasi Berdintasun zuzendaria izango dela aurreratu zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Zarautz Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Nerabezaroa albisteak Sexu erasoak