Gizartea -
Bizkaia
Berrezarri dute Renferen tren zerbitzua Barakaldo eta Muskiz artean
Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, 07:00etatik 08:00etara, trenbidera objektu bat jausi baita. Dena dela, autobusak jarri dituzte.
EITB Media
Martxan da berriro Renferen aldiriko tren zerbitzua Barakaldo eta Muskiz (Bizkaia) artean, Adifek sare sozialen bidez jakinarazi duenez. Tren zerbitzua etenda egon da 07:00etatik 08:00etara trenbidera objektu bat jausi dela eta.
Autobusak jarri dituzte zerbitzua bermatzeko.
Adifeko beharginak lanean egon dira gertakaria konpondu eta tren zerbitzua berrezartzeko, eta 08:00ak aldera lortu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea