Gizartea -

EGURALDIA

Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean

Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan.

San Sebastian eguneko eguraldi iragarpena. EITB Media
San Sebastian eguneko eguraldi iragarpena. EITB Media
San Sebastian eguneko eguraldi iragarpena. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten ez du euririk egingo San Sebastian egunez, eta hotza egingo badu ere, eguzkia izango da nagusi eguneko ordu gehienetan.

EITBko meteorologia zerbitzuaren arabera, bandera igoeran, zerua oskarbi egongo da eta hotz egingo du, gradu bateko tenperatura izango baita. Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan. Azpeitian tenperaturak are gehiago jaitsiko dira.

Tenperatura maximoak (10 ºC) 16:00etan neurtuko dira, hodeiak ugaritzearekin batera.

Eguna amaitzeko, bandera jaitsierarako, tenperatura jaitsi egingo da, 7 graduraino.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada Donostia Gipuzkoako herriak Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Azpeitia Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Tafalla bideoak Gaurko azken ordukoa