Gizartea -

BIZKAIA

Arrontegiko zubia lau errei izatetik bost izatera igaroko da

Bizkaiko Foru Aldundiak Gurutzetako bide-aldagunearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua onartu du. 11,9 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta 21 hilabete inguru beharko dira obrak egiteko. Aurreikuspenen arabera, lanak uda ostean hasiko dira.

Arrontegiko zubia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Arrontegiko zubia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Arrontegiko zubia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Gurutzetako bide-aldagunearen bigarren fasearen proiektua onartu du ostegun honetan, eta lan horien ondoren Arrontegiko zubia lau errei izatetik bost izatera igaroko da.

Foru Gobernuak 11,9 milioi euroko inbertsioa egingo du. Aurreikuspenen arabera, lanak uda ostean hasi eta 21 hilabete inguru ondoren amaituko dira.

Proiektu horren baitan Arrontegiko zubiko erreiak berrantolatuko dira. Gauzak horrela, errepide nagusiak Bilbo eta Santanderrerako bidegurutzeraino lau errei izango ditu, eta aparteko beste errei bat, Barakaldora joateko.

Lan horien helburua Bizkaiko trafiko handieneko guneetariko batean ibilgailuen joan-etorria arintzea da.

Era berean, hegal-egitura berria gehituko da, eta Artzain Ona kalearen gaineko bidezubia zabalduko da. Zehazki, bi zubi biki eta independente egingo dira, noranzko bakoitzerako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Erandio berriak Barakaldo EAE Gizartea bideoak Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak