Gizartea -

Trafikoa

Txorierriko errepidea ireki dute berriro, lau orduz itxita egon ostean istripu batengatik

Kamioi batek guraizea egin du N-637 errepidean, Zamudion, Barakaldorako noranzkoan, eta errepidea olioz bete du. 15:00ak inguruan izan da istripua. Gainera, AP-8an, eguerdian, autobus batek su hartu du.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-637 errepidea lau ordu inguru itxita egon da Barakaldorako noranzkoan, Zamudion (Bizkaia) izandako istripu baten ondorioz.

20. kilometroan, kamioi batek guraizea egin du, iloia isuriz eta errepidea zikinduz. Ondorioz, beste ibilgailu bat irauli da, eta tartean beste zenbait auto ere izan dira. 15:00ak inguruan izan da istripua.

Trafiko Zuzendaritzak esan duenez, ez da inor larri zauritu.

Bi erreiak itxi behar izan dituzte, eta auto-pilaketak sortu dira. 19:00ak inguruan ireki dute berriro.

AP-8an, eguerdian, autobus batek su hartu du,  Orion (Gipuzkoa), matxura baten ondorioz, eta errepidea itxi behar izan dute, 33. kilometroan, Bilborako noranzkoan.

Bidaiariak ibilgailutik atera dituzte, arazo handirik gabe, eta ez dago zauriturik.

2 kilometroko auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan, eta trafikoa Orioko bidesaritik desbideratu dute.

Suhiltzaileek sua amatatu dute, eta errepidea berriro ireki ahal izan dute.

Autobus batek su hartu du AP-8an, Orio parean
Autobus batek su hartu du AP-8an, Orio parean
Autobus batek su hartu du AP-8an, Orio parean

0:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Orio berriak Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur