Gizartea -

Droga trafikoa

Hainbat lagun atxilotu dituzte Nafarroan droga trafikoagatik

1,5 kilo kokaina, kilo 1 'speed', 3 kilo marihuana, 320 haxix gramo eta speeda egiteko substantzia (850 gramo) konfiskatu dituzte, baita zazpi pistola. 34.575 euro eskudirutan eta gama altuko hiru ibilgailu ere.

Hainbat lagun atxilotu dituzte Nafarroan droga trafikoagatik. Argazkia: Guardia Zibila
Hainbat lagun atxilotu dituzte Nafarroan droga trafikoagatik
Hainbat lagun atxilotu dituzte Nafarroan droga trafikoagatik. Argazkia: Guardia Zibila

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika lagun atxilotu dituzte Nafarroan eta Tarragonan, droga trafikoan aritzen zen talde bateko partaide zirelakoan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Guztira, 1,5 kilo kokaina, kilo 1 speed, 3 kilo marihuana, 320 haxix gramo eta speeda egiteko substantzia (850 gramo) konfiskatu dituzte, baita mota ezberdinetako zazpi pistola ere.

Halaber, 34.575 euro zituen gordeta talde horrek eskudirutan, eta gama altuko hiru ibilgailu (horietako bat 160.000 eurokoa). Marihuana hazteko gune bat ere bazeukan.

Guardia Zibilaren hitzetan, operazio zaila izan da "adar askoko" taldea baitzen, eta taldekideek segurtasun neurri zorrotzak hartzen baitzituzten.

Oraingoz, taldekideetako bat soilik atxilotu dute, aldean bi kilo kokaina eta speed zeramatzalako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak