Gizartea -

Itsas Kutsadura

AZTIko Oihane Cabezas, pelleten aferaz: "Arrantzaleen eta itsasoan dabiltzanen laguntza beharko dugu"

"Laginak aztertzen ari gara, nola mugitzen diren, pilatuta dauden ala ez... Horretarako, arrantzaleen eta itsasoko ekintzaileen laguntza beharko dugu, baina litekeena da berandu baino lehen euskal kostaldera pelletak iristea", adierazi du.

AZTIko ikerlari Oihane Cabezas
AZTIko ikerlari Oihane Cabezas
AZTIko ikerlari Oihane Cabezas

00:30

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AZTI zentro zientifiko eta teknologikoko ikerlari Oihane Cabezas elkarrizketatu dute goizean ETB1eko "Egun on" saioan. Zierbenako Arena hondartzan agertu diren plastikozko pinportei buruz esan du, ikerketa abian dutela, nahiz eta oraindik ez duten ondoriorik atera.

"Laginak aztertzen ari gara, nola mugitzen diren, pilatuta dauden ala ez... Horretarako, arrantzaleen eta itsasoko ekintzaileen laguntza beharko dugu, baina litekeena da berandu baino lehen euskal kostaldera pelletak iristea", adierazi du, eta zehaztu: "Oso ohiko materiala da, askotan ikusten ditugu horrelako pinportak, baina ez dakigu zein den horien jatorria".

Toxikotasunari buruz galdetuta, adierazi du oraindik ez dutela aztertu. "Pellet hauek oso puruak dira, gehien bat polimeroz osatuta egoten dira, eta aditibo oso gutxi izaten dituzte".

Dena den, onartu du epe luzera faunan eragina izan dezaketela, nahiz eta "unean unekoa" egin behar den. "Zenbat iristen den ikusi, eta gero aztertuko dugu horren toxikotasun maila, eta ondorioz zer nolako inpaktua izan dezakeen gurean, pazientzia pixka bat eskatzen dugu", erantsi du.

Bukatzeko, argi utzi nahi izan du kasu honek ez duela Prestige petroliuntziaren hondamendiarekin zerikusirik, "han bai, toxikotasun maila oso handia zen".

Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzuna

Gaur, 12:00etan, Ingurumen eta Nekazaritza diputatu Arantxa Atutxak prentsaurrekoa emango du Bizkaiko Foru Aldundiak pelleten aferari erantzuteko hartuko dituen neurriak iragartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Hondartzak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kantauri itsasoa EAEko kutsadura gaur