Gizartea -

Trafikoa

Zirkulazioa bere onera itzuli da N-1ean, Tolosa parean, lehen orduan izandako istripuaren ondotik

Bi autok talka egin dute, eta traba egiten geratu dira errepidean. 08:30erako bidea garbi utzi dute garabiek.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi autok istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Tolosa (Gipuzkoa) parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina ibilgailuak errepidetik kendu arte (08:30), errei bat itxita egon da, eta ilarak sortu dira. 

08:45erako zirkulazioa bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gipuzkoa Tolosa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa 1 errepide nazionala istripuak