Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hezkuntza Legearen onarpena, San Tomas feriak eta greba Bilbobusen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Hezkuntza Legearen onarpena: Eusko Legebiltzarrak gaur, ostegunarekin, onartuko du behin betiko legealdi honetako arau garrantzitsuenetako bat dena: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea, datozen 30 urteotarako hezkuntza sistemaren nondik norakoa marraztuko duen araua. 

-San Tomas feriak: Donostian eta Bilbon gaur, abenduaren 21a, San Tomas azoka ospatuko dute, urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Aurreikuspenen arabera, euria iragarrita dago ia egun osorako, baina eguraldia ez da oztopo izango beste urtebetez azokaz gozatzera eta Gabonei ongietorria ematera hurbilduko diren milaka pertsonentzat.

-Greba Bilbobusen: Bilbobuseko langileen batzordeak 24 orduko grebari eutsiko dio ostegun honetan, San Tomas egunean, baita ostiralerako iragarritako lanuzteei ere. Asteazken honetan azken orduko bilera egin dute zuzendaritzarekin, baina ez dute akordiorik lortu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Saskibaloia Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa Gernika-Lumo bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Villabona albisteak Albisteak Madril-Irun errepidea Lointk Gernika, azken ordukoa Eraso sexualak gaur