Gizartea -

Istripua

Lagun bat zauritu da AP-8an Usurbilen izandako istripuan

Bi errei itxita egon dira Bilboko noranzkoan baina konpondu dira jada arazoak. Bi-637an Erandion Barakaldorantz, bi autoren arteko istripu baten ondorioz sortu diren arazoak ere konpondu dira dagoeneko.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, Bilborako noranzkoan izandako istripu batean eta Donostia ospitalera eraman dute.

Furgoneta bat errepidetik atera da 10:00ak pasartxo zirenean, eta, erdibitzailearen kontra talka egin ostean, errepidean gurutzatuta gelditu da, bi errei oztopatuz. Hala, hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte eta auto-ilarak izan dira.

Dagoeneko konpondu dira arazoak puntu horretan .

Zauritua istripua izan duen ibilgailuaren gidaria da.

Arazoak konponduta Erandion

BI-637 errepideko bi errei itxita egon dira, bi ordu baino gehiagoz, Erandio parean, Barakaldorako noranzkoan, bi autok talka egin ostean.

Istripua 09:15ean gertatu da, eta, zorionez, ez da inor zauritu. Bi ibilgailuk elkar jo dute, eta galtzadan gurutzatuta geratu dira, zirkulazioa oztopatuz.

4 kilometro arteko auto-ilarak izan dira bertan. Behin garabiek kaltetutako ibilgailuak erretiratu eta galtzada garbituta, erreiak zabaldu dituzte atzera, eta pixkanak normaltasuna berreskuratu du trafikoak inguru horretan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Usurbil albisteak Albisteak