Gizartea -

Donostia

Donostiako Kafe Antzokiak ateak itxi ditu, behin-behinean

Sabaiko egituran kalte larriak identifikatu dituzte eta, "arduraz jokatuta", aretoa itxi eta programazioa bertan behera gelditu dela ohartarazi dute arduradunek asteazken honetan, ohar baten bidez.

Aretoa, barrutik. Argazkia: DOKA
Aretoa, barrutik. Argazkia: DOKA
Aretoa, barrutik. Argazkia: DOKA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

DOKAk, Donostiako Kafe Antzokiak, denbora batez ateak itxiko dituela jakinarazi du gaur, asteazkenean, ohar baten bitartez. Arduradunek azaldu dutenez, "ustekabean", kalte larriak identifikatu dituzte sabaiko egituran, eta dagoeneko teknikariak aztertzen ari dira horiek.

Hori horrela, arduraz jokatzea erabaki eta aretoa behin-behinean ixtea erabaki dute, baita gaurtik aurrerako programatutako ekitaldi guztiak bertan behera utzi ere. "Gure lehentasuna langile, artista zein zuon segurtasuna bermatzea da", azpimarratu dute DOKAko arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak