Gizartea -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Aburto, TAOren APParekin sortutako arazo teknikoei buruz: "Gaur bertan konponduko direlakoan nago"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eman dion elkarrizketan, Bilboko alkateak argi utzi du TAO berria irabazi asmorik gabeko zerbitzua dela. "Trafikoa arautzeko sistema bat da", esan du.
LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA
Bilboko alkate Juan Mari Aburto Radio Euskadiko estudioetan izan da gaur, astelehenarekin, Bizkaiko hiriburuan ezarritako TAO zerbitzu berriaz jarduteko.
Lehenengo orduetan aplikazioarekin erabiltzaileek izan dituzten arazo teknikoei buruz esan du egunean zehar konpontzen saiatuko direla.
Halaber, eguerdiko orduetan ere ordaindu beharrak herritarren artean eragindako kritikei erantzun die. Aburtoren hitzetan "asmoa da txandakatze sistema ezartzea, alegia, ibilgailuak egun osoan leku berean aparkatuta ez egotea".
"Araudi honi esker, autoak ez dira hainbat orduz toki berean egongo. Hau da, egoiliar ez direnek, aparkalekuak erosketa edo gestioren bat egiteko erabiliko dituzte", zehaztu du.
Bukatzeko, elkarrizketan, argi utzi nahi izan du TAO berria irabazi asmorik gabeko zerbitzua dela. "Trafikoa arautzeko sistema bat da", erantsi du.