Gizartea -

EGURALDIAREN IRAGARPENA

Fronte bat sartuko da eta euria egingo du astearen hasieran

Asteazkenean atertuko badu ere, ostegunean eta ostiralean berriro ere euria egingo du.

Euria Gasteizen. Artxiboko argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza
Euria Gasteizen
Euria Gasteizen. Artxiboko argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko ostarte zabalen eta tenperatura epelen ondotik, astea hastearekin batera, hoztu egingo du eta euria itzuliko da, bereziki ipar partean. Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, hori izango da aste osoko joera orokorra. Dena den, asteazkenean eta igandean atertu eta giro epela izango dira nagusi.

Astelehenean, eguraldi aldaketa dator. Eguna lehorretik hasiko dugu, erdi-mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina goizak aurrera egin ahala, fronte bat sartuko da, lainotu eta euritara joko du. Euria denera zabalduko den arren, euri gehien isurialde atlantikoan egingo du. Haizea hego-mendebaldetik sartuko da hasieran; eguerdi partean, baina, ipar-mendebaldekoari emango dio paso, eta zakartu egingo da, bereziki kostaldean. Egunsentia epelagoa izango da; maximoak, berriz, apur bat jaitsiko dira.

Asteartean, moteletik eta bustitik jarraituko du. Zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du tarteka, bereziki isurialde atlantikoan eta egunaren lehen partean; euria sarriago egingo du orduan. Azken orduetan, atertzera egingo du eta hodeitza saretuko da. Goizean, ipar-mendebaldetik sartuko da haizea; egunak aurrera egin ahala, ahuldu egingo da, eta norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da azken orduetan. Tenperaturak berdin jarraituko du.

Asteazkenean, hego-haizeak tenperatura igo eta zerua garbituko du, batez ere ipar partean. Une batzuetan zerua oso lainotuta agertuko bada ere, beste batzuetan ostarte ederrak zabalduko dira, eguerditik aurrera gehienbat. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta beroenak 19-20 graduren bueltan geldituko dira ipar isurialdean, eta, 15 graduren bueltan, barnealdean.

Ostegunean, giro ezegonkorra itzuliko da, eta, itsasoko haizea nagusituko denez, hoztera egingo du. Euria egiteko arriskua egongo da eta, oro har, giro umela izango da nagusi. Ostiralean, itsasoko haizea ibiliko da, hotz egingo du eta euria egin dezake.

Asteburuari begira, larunbatean euria egiteko arriskua txikiagoa izango da eta igandean, berriz, giroa lehorragoa eta argitsuagoa izango da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE gaur Eguraldia Bilbao Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Udazkena