Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Ostegunean Mendabian izandako istripuan larri zauritu zen 35 urteko motozalea hil egin da
Ezbeharra 06:45ean gertatu zen, NA-134 errepideko 87. kilometroan, motorrak traktore batekin talka egin zuenean. Motorraren gidaria Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman zuten, politraumatismo larriak zituela.
EITB Media
Hil egin da ostegunean Mendabian oso larri zauritu zen 35 urteko motozalea.
06:45 aldera, NA-134 errepideko 87. kilometroan, motorrak traktore batekin egin zuen talka.
Abisua jaso ondoren, Nafarroako larrialdi zerbitzuak aktibatu eta berehala bertaratu ziren guardiako mediku taldea, Lodosako suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren trafikoko patruilak.
Logroñoko 35 urteko bizilaguna oso larri eraman zuten anbulantzia medikalizatuan Logroñoko San Pedro ospitalera, eta gaur hil da.