Gizartea -

Istripua Nafarroan

35 urteko motozale bat oso larri zauritu da Mendabian, traktore baten aurka talka eginda

Ezbeharra 6:45ean gertatu da, NA-134 errepideko 87. kilometroan. Zaurituak politraumatismoak ditu, eta anbulantzian Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dute.

Istripua izan duen motorra, Mendabian (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa
Istripua izan duen motorra, Mendabian (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa
Istripua izan duen motorra, Mendabian (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko motozale bat oso larri zauritu da Mendabian, 6:45ean, NA-134 errepideko 87. kilometroan izandako istripu batean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gazteak gidatzen zuen motorrak traktore batekin talka egin du.

Abisua jaso ondoren, Nafarroako larrialdiak kudeatzeko gelak inguruko guardiako mediku taldea, Lodosako suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren trafikoko patruilak bidali ditu ezbeharraren tokira.

Istripua izan duen 35 urteko gizonezkoa oso larri dago, eta anbulantzia medikalizatuak Logroñoko San Pedro ospitalera eraman du.

Foruzainek ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Mendabia Albisteak Foruzaingoa Errioxa