Gizartea -
Istripua Araban
Agurainen auto batek harrapatutako 17 urteko txirrindularia hil egin da
Atzo A-3138 errepidetik Eginorantz bizikletan zihoala harrapatu zuen ibilgailu batek mutila.
EITB Media
Atzo Agurainen (Araba) A-3138 errepidean ibilgailu batek harrapatuta oso larri zauritu zen 17 urteko mutila hil egin da, eitb.eus-ek baieztatu duenez.
Ezbeharra 17:15 aldera gertatu zen, adingabea Eginorantz bizikletan zihoala.
Kolpearen ondorioz, Santiago Ospitalera eraman zuten anbulantzian, larri zaurituta. Gaur goizean hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea