Gizartea -

TRAFIKOA

Amaitu dira AP-8 autobidean kamioi baten matxuragatik Deba parean sortu diren auto ilarak

Matxuratutako ibilgailuak bi erreietako bat oztopatu du Donostiarako bidean, eta hiru kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek goizeko lehen orduan izandako matxurak auto ilara luzeak eragin ditu AP-8 autobidean, Deban, Donostiarako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, goizean goizetik matxuratutako ibilgailuak bi erreietako bat oztopatu du Donostiara bidean.

Uneren batean, hiru kilometrorainoko ilarak sortu dira, baina 09:30 aldera trafikoa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa EAE gaur Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Deba albisteak Eguneko albisteak A-8 autobideko istripuak gaur