Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da auto batek harrapatuta Gasteizen

Biktimak 34 urte zituen, eta ezbeharra 10:45 aldera gertatu da, Forondako atean.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra N-622 errepidean gertatu da, Forondako atean, 10:45 aldera, eta ez dago gertakariaren inguruko informazio gehiago.

Ertzaintzak zirkulazioa eten du Arabako hiriburura sartzeko errepide horretan, eta Zadorra hiribidetik bideratu ditu ibilgailuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Harrapatzeak Errepideko istripuetan zauritutakoak