Gizartea -

Bizkaiko Auzitegia

Akusatuak esan du gizonarekin geratu eta zorabiatzen saiatu zela, lapurreta egiteko, baina ez zuela hil nahi

Bere defentsaren galderei bakarrik erantzun nahi izan die akusatuak. App batean hitzordua egin ostean ustez gizon bat hiltzen saiatzeagatik epaitzen ari dira gizonezkoa egunotan, baina Bilbon izandako antzeko beste kasu batzuekin ere lotzen dute.

Bilboko Auztitegiaren artxiboko irudi bat
Bilboko Auztitegiaren artxiboko irudi bat
Akusatuak esan du gizonarekin geratu eta zorabiatzen saiatu zela, lapurreta egiteko, baina ez zuela hil nahi

1:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hitzorduak egiteko aplikazio baten bidez gizon bat ezagutu eta hura hiltzen saiatzeaz akusatutako gizonaren aurkako epaiketa astelehen honetan abiatu da Bizkaiko Auzitegian, eta, akusatuak bertan adierazi duenez, "bulkada batean" eraso egin zion biktimari, baina, "zer egiten ari zen" konturatu zenean, "gelditu" eta "ihes" egin zuen. Akusatuak bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die.

"Besarkada soil batez nola zorabiatu azaldu zidaten. Nik ez dut horren berririk, ez dut sekula egin", adierazi du akusatuak. Hilketa saiakera egotzita epaitzen ari dira gizonezkoa, baina Bilbon izandako antzeko beste kasu batzuekin ere lotzen dute.

Saioan adierazi duenez, ihesi atera ondoren, etxera itzuli zen, oinutsik eta mugikorrik gabe alde egin zuelako, eta biktima oihuka hasi zen orduan. Une horretan, sarreran zegoen figura batez kolpatu zuen biktima.

2021eko abenduaren 17an Bilboko Zazpikaleetan jazo zen erasoa erapitzen ari dira. Ustez, hitzorduak egiteko erabiltzen den aplikazio baten bitartez geratu ziren akusatua eta biktima, elkartzeko. Fiskaltzaren arabera, ustezko erasotzailea biktima itotzen saiatu zen, baina. indarka aritu ostean, biktimak etxetik ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen, zaurituta zegoen arren. Hori dela eta, fiskalak 9 urteko kartzela-zigorra eskatuko du akusatuarentzat.

Gehitu elkarteak (herri-akusazioa osatuko du) 17 urte, 11 hilabete eta 29 eguneko kartzela-zigorra eskatuko du, hilketa saiakeraz gain, lesio delitua ere badagoela uste baitu. Gainera, erasoa sexu diskriminazioagatik egin izana astungarritzat hartzeko eskatuko du.

Akusatua 2022ko maiatzean atxilotu zuten, horrelako beste kasu batzuekin lotuta. Hain zuzen ere, Bilbon izandako beste hiru hilketarekin zerikusia duela uste dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo Erailketak