Gizartea -

Gertakaria Nafarroan

68 urteko gizonezko bat hil da Olazagutiko usategi batetik erorita

Ezbeharra 08:30 aldera jazo da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, 15 metroko altueran dagoen postutik behera jausi da gizona.

Usategia 15 metroko altueran dago. Argazkia: @policiaforal_na
Usategia 15 metroko altueran dago.
Usategia 15 metroko altueran dago. Argazkia: @policiaforal_na

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

68 urteko gizonezko bat zendu da gaur Olazagutian (Nafarroa), Urkietako inguruan, 15 metroko altueran dagoen usategi batetik behera jausita, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 

SOS Nafarroako larrialdiak kudeatzeko sisteman 08:34an jaso dute ezbeharraren berri. Altsasun guardian dagoen mediku taldea, bi anbulantzia, suhiltzaileak eta Foruzaingoaren hainbat patruila bertaratu dira, orduan. Dena dela, heldu direnerako, hilda zegoen gizona, eta haren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. 

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, eta bertan egingo diote autopsia. Foruzaingoko Polizia Judizialaren Iruñeko brigada ari da gertatutakoa ikertzen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa