Gizartea -
ISTRIPUA
22 urteko gazte bat hil da Berriozarren, trenak harrapatuta
20:30 aldera izan da ezbeharra, trenbideko pasagune batean. Gasteiz-Castejon bidea egiten ari zen trena, eta istripuaren ondorioz, etenda geratu da zerbitzua. Hildakoa Salamancakoa zen, eta, dirudienez, ariketa fisikoa (footing) egiten ari zen trenbidearen ondoan.
EITB MEDIA
Pertsona bat hil da astelehen honetan, 20:30 aldera, Berriozarren, tren batek harrapatuta. Biktimak trenbide-pasagune bateko langa gainditu du eta une horretan igarotzen ari zen tren batek harrapatu egin du.
Suhiltzaileak, foruzainak eta inguruko mediku-taldea bertaratu dira istripua gertatu den tokira baina ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.
Gasteiz-Iruñea-Castejon bidea egiten zuen trenak eta zerbitzua etenda geratu da Zuasti eta Iruñea artean.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Hildako pertsona Salamancakoa zen, eta 22 urte zituen. Dirudienez, ariketa fisikoa (footing) egiten ari zen trenbidearen ondoan.
Berriozarko bi bizilagun hil ziren 2014an trenbide-pasagune berean.