Gizartea -

Eguraldia

'Sanmigeletako uda txikia' izango dugu aste osoan

Igande honetan erabateko uda giroa espero da, eta tenperaturak 30ºC-tik gora kokatuko dira leku batzuetan. Astelehenetik aurrera tenperaturak leundu egingo dira, baina eguzkia izango da nagusi.

Bermeoko portua. Argazkia: Jabier Sarriugarte
Bermeoko portua. Argazkia: Jabier Sarriugarte
Bermeoko portua. Argazkia: Jabier Sarriugarte

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaren amaierarekin batera iritsi zaigu "sanmigeletako uda txikia", eta eguraldiak esanahiz beteko du esaera, igande honetan eta datorren aste osoan eguraldi eguzkitsua eta udako tenperaturak espero baitira.

Gaur tenperatura nabarmen igoko da eta uda itxura izango du giroak. Zerua ia oskarbi agertuko da, goi-hodeiren batekin, eta goizean goiz lainoa sortuko da barnealdeko hainbat txokotan. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da goizean eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Tenperatura maximoak altuak izango dira, 26 eta 30 ºC artekoak.

Astelehenean giro egonkorrak eta eguzkitsuak jarraipena izango du. Zerua nahiko garbi agertuko da berriro, eta goizean haizea aldakor ibiliko da; arratsaldean eki/ipar-ekialdekoa sartuko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira Kantauri isurialdean, baina hegoaldean berdintsuak izango dira eta berriz ere uda sasoiko balioak neurtuko dira.

Asteartean hodeiak ugariagoak izango dira. Giroa nahiko argia izango da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin, baina egunak aurrera egin ahala behe-hodei batzuk ere ager daitezke Kantauri isurialdean. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da kostaldean eta aldakorra barnealdean; arratsaldean, berriz, haizeak iparraldera egingo du. Goizaldeko tenperaturak gora egingo du baina maximoak jaitsi egingo dira.

Asteazkenetik aurrera, tenperaturak gora egingo du berriro eta eguzkiak jarraituko du nagusi izaten.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak