Gizartea -

TAO

Eguerdietan ere ordaindu beharko da TAO Bilbo erdigunean, urritik aurrera

Bilboko Udalak TAO araudi berria abiatuko du urrian, eta bi eremu nagusi mantenduko dira: intentsiboa eta bizitegi eremua. Halaber, isunak 100 eurorainokoak izan daitezke.

TAO makina bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
TAO makina bat, Bilbon
TAO makina bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak TAO araudi berria ezarriko du urritik aurrera, eta, berritasun gisa, eguerdietan ere ordaindu beharko da erdigunean aparkatzeko. Orain arte, bisitariek ez zuten eguerdian ordaintzen.

Isunen inguruan ere bada berritasunik. Batetik, 100 eurorainokoak izango dira, eta, bestetik, autoetan utzi beharrean, etxera bidaliko dituzte.

Gaur egun, aparkatzeko espazioa 16 gunetan banatuta dago. Ordenantza berriarekin, egoiliarren bereizgarriak esleitzeko, espazioa koadrantetan banatuko da, eta koadrante bakoitzari eremu bat egokitu zaio. Koadranteko bizilagunek eremu horretan aparkatu ahal izango dute.

TAO indarrean izango den eremuan, bi gune bereiziko dira: bizitegi eremua eta eremu intentsiboa (Abanto eta Indautxu).

Eremu intentsiboan, bisitariek gehienez hiru orduz aparkatu ahalko dute autoa, eta ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara.

Bizitegi eremuan, ostera, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara ordaindu beharko da. Larunbatetan, berriz, ez da TAOrik egongo. Gehienez bost ordu aparkatu ahalko da sektore berdean eta hiru ordu, berriz, urdinean.

TAO zerbitzua Bilbon

Nora Abete Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak adierazi duenez, aldaketa horien guztien helburua txandakatzeak edo errotazioak sustatzea da.

Bestalde, Bilboko Udalak informazio kanpaina abiatu du aldaketa guztiak jendartean zabaltzeko. Zalantzak argitzeko, bi bide nagusi izango dira: Bilboko Udalaren webgunea eta 647 30 18 75 telefonoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea TAO guneak