Gizartea -

VENDING MAKINAK

'Vending' edo salmenta makinak, hazten ari den sektorea EAEn

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan salmenta automatikoko 15.000 makina inguru daude, eta, batez ere, edari beroak eta hotzak eta elikagaiak saltzen dituzte. Sektoreak Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketa egingo du urriaren 4an Eltziegon.

Vending makinak. Irudia. EITB Media
Vending makinak
Vending makinak. Irudia. EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salmenta makinak (vending izenaz ezagutzen dira) aspaldidanik daude gure kaleetan, eta denbora honetan kontsumitzaileak erakartzea lortu dute. Baina ba al dute etorkizunik? Eta, hala bada, betiko negozioen ordezko ala osagarri dira?

Zenbait kontsumitzailek nahiago dute denda fisiko batean erosi; eta beste batzuentzat, berriz, errazagoa da salmenta makinetara joatea.

Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketa aurkeztu dute gaur goizean, Gasteizen. Urriaren 4an egingo da Eltziegoko Marques de Riscal upategian eta aurtengo gai nagusia "vendingaren irudia" izango da. Halaber, erreleboa eta berrikuntza ere mintzagai izango dituzte. Bestalde, sektoreko enpresa txiki eta ertainen lana goraipatzeko eta harremanak sendotzeko baliatuko dute hitzordua.

Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketaren gai nagusia ''vendingaren irudia'' izango da
Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketaren gai nagusia ''vendingaren irudia'' izango da
Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketaren gai nagusia ''vendingaren irudia'' izango da

1:09

Datu zehatzik ez badago ere, Euskal Autonomia Erkidegoan edari beroak, hotzak eta elikagaiak eskaintzen dituzten 15.000 makina inguru daude, EVE Euskadiko Vending Elkarteak emandako datuen arabera.

Salmenta makinen erradiografia

Elkarte horretatik adierazi dutenez, sektoreak hazten jarraituko du, instalatutako salmenta makinen kopurua gora egiten ari baita. Halaber, produktu "osasuntsuak" eskaintzearen aldeko apustua hazten ari dela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Elikagaiak gaur albisteak Euskal enpresak azken ordukoa