Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna nagusi da N-634 errepidean, Galdakaon, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean

Autoaren gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta atera dutenean, erietxera eraman dute. Ilarak sortu dira errepide horretan zein AP-8an, 10:40 arte.

Horrela geratu da istripua izan duen autoa. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Horrela geratu da istripua izan duen autoa.
Horrela geratu da istripua izan duen autoa. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

0:36

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute gaur N-634 errepidean, Galdakao parean (Bizkaia) eta Bilboko noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta errepidea guztiz itxi dute.

Iturrion arabera, istripua 07:10ean jazo da, errepideko 97. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute. 

Auto-gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira, baita osasun zerbitzuak ere. Autotik ateratakoan, erietxera eraman dute. 

N-634 errepidea erabat itxita egon da, kamioia bidean gurutzatuta geratu baita. Garabiak bidali dituzte ibilgailuak eramatera, eta errepideetako langileak, berriz, bidea garbitzera.

10:40an ez zegoen auto-pilaketarik N-634 errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Galdakao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur 634 errepide nazionala Trafiko istripuen biktimak