Gizartea -

Delituak

22 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian eduki pedofiloko bideoak partekatzeagatik

Erabiltzailearen Internet-zerbitzuen hornitzaileak emandako informazioari esker, agenteek etxebizitza geolokalizatu eta titularra identifikatu ahal izan zuten. Asteartean, susmagarriaren etxebizitza miatu zuten, eta bideo pedofilo ugari zituela baieztatu zuten.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 22 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, adingabeak galbideratzea egotzita, Internet bidez haur-pornografia eduki eta partekatzeagatik.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak ostiral honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, Madrilgo Ikerketa Teknologikoko Brigada Zentralak (BIT) Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batetik artxibo pedofiloak partekatzen ari zirela antzeman zuenean hasi ziren ikerketak.

Erabiltzailearen Internet-zerbitzuen hornitzaileak emandako informazioari esker, agenteek etxebizitza geolokalizatu eta titularra identifikatu ahal izan zuten.

Datuok Donostiako Polizia Judizialeko Brigada Probintzialeko II. Taldeko agenteen esku utzita, ikerketa aktibatu zen zaintza eta jarraipenen bidez. Hala, deskargak egiten ziren IP helbideko erabiltzailea identifikatu ahal izan zen. 

Joan den asteartean, susmagarriaren etxebizitza miatu eta atxilotu egin zuten. Poliziak telefono mugikor bat, tableta bat eta disko gogor bat atzeman zizkion.

Etxean bertan haren telefoak aztertuta, eduki pedofiloko bideo ugari zituela baieztatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Internet