Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute asteazkenera arte Euskadin tenperatura altuengatik

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetan, 24:00ak arte, prezipitazio arriskuagatik.

Beroak barnealdean joko du batez ere. Argazkia: EFE
Beroak barnealdean joko du batez ere. Argazkia: EFE
Beroak barnealdean joko du batez ere. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetan tenperatura altuengatik, eta asteazkenetik ostegunerako gauerdira arte egongo da indarrean.

Astelehen honetarako, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak 28 gradukoak izango dira kostaldean, 31koak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako iparraldean, eta 28koak lurraldearen gainerakoan.

Gainera, 15:00etan, beste abisu hori bat aktibatu da prezipitazio arriskuagatik, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako. Abisua gaur gauerdira arte egongo da indarrean.

Zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake, batez ere Araban, ordubetean 20-30 litro bota baititzake.

Ekaitzekin batera, haize-bolada gogorrak eta oso gogorrak izan daitezke han eta hemen, orduko 70-80 kilometrotik gorakoak tartean, eta txingorra ere bota dezake.

Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horiari dagokionez, astearte eta asteazkenerako 29 graduko maximoak aurreikusten dira kostaldean, 32 gradu barnealdean, 29 Araba erdialdean eta 28 probintziaren hegoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak