Gizartea -

Indarkeria matxista

Indarkeria matxistagatik salaketak zituen bilbotar batek bikotekidea harrapatu du autoarekin Castellon

Biktima ospitalera eraman zuten lesio larriekin, baina bere bizitza ez dago arriskuan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, Benicarló udalerrian (Castello), bikotekidea ibilgailu batekin harrapatu ondoren. Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak jakinarazi duenez, atxilotuak indarkeria matxistagatik jarritako hainbat salaketa zituen aurretik ere, aurretik izandako bikotekideek jarritakoak.

Bernabek azaldu duenez, biktima "lesio larriekin" ospitaleratu zuten, baina "bere bizitza ez dago arriskuan".

Ezbeharra ostegun goizeko hamaikak aldera gertatu zen, Benicarloko etxe prefabrikatuen gune batean. Emakumea harrapatu ondoren, gizonak autoa etxebizitzetako baten kontra jo zuen eta lekuan bertan atxilotu zuten.

Ikerketa polizialak eta judizialak aurrera jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Valentzia gaur