Gizartea -

Superilargia

Gaurko superilargi urdina ikusteko aukera emango du eguraldiak

Ilargia Lurretik gertuen dagoenean ikusten da 'superilargia', eta hilabete honetan egongo den bigarren ilargi betea denez, 'urdina' abizena jartzen zaio. Eguraldiak ez du oztopo handirik jarriko fenomenoa ikusteko, baina baliteke isurialde atlantikoan hodeiren bat edo beste egotea.

Superilargia. Argazkia: Óscar Moral.
Superilargia. Argazkia: Óscar Moral.
Superilargia. Argazkia: Óscar Moral.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur gauean, superilargi urdina deituriko fenomeno ikusgarria izango da zeruan. Ilargi betearekin bat etorriko da, eta, izenak dioen bezala, handiago eta argitsuago ikusiko da. 21:30ean hasiko da eta 07:50era arte iraungo du. Gauean zehar, eguraldia ez da oztopo izango fenomenoaz gozatzeko; zerua oskarbi egongo da. Hala ere, baliteke hodeiren bat edo beste egotea isurialde atlantikoan.

Ilargiaren orbita eliptikoa denez, Lurrarekiko distantzia aldatu egiten da. Horrela, superilargia esaten zaio Ilargia Lurretik gertuen dagoen momentuari (perigeoa). Urdina abizena jartzeak ez du esan nahi urdin ikusiko denik, hilabete berean bi ilargi bete izango direla baizik.

Fenomeno hau urtean lau alditan gertatzen den arren, gaurkoa berezia izango da superilargiak ilargi urdinarekin bat egingo duelako. NASAren arabera, ez da ohikoa superilargia eta ilargi urdina aldi berean gertatzea, eta 2037ra arte ez da errepikatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Superilargiak Gertaera astronomikoak