Gizartea -

Rubiales auzia

Sare sozialak, Rubialesen diskurtso "matxistaren" aurka

Bai politikariek bai kirol munduko pertsonek RFEFko presidentearen hitzak kritikatu dituzte.

Luis Rubiales Jenni Hermosori musua ematen
Luis Rubiales Jenni Hermosori musua ematen
Luis Rubiales Jenni Hermosori musua ematen

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidenteak, Luis Rubialesek, dimisioa emango ez duela jakinarazi ondoren iritsi dira politikarien eta kirol munduaren erreakzioak eta kritikak. 

Baina, batez ere, Jennifer Hermoso Espainiako selekzioko jokalariari ahoan emandako musuaren nondik norakoak azaltzeko federazioko agintari nagusiak, Ezohiko Batzar Nagusian, eskaini duen diskurtso "matxistaren" aurka lehertu dira sareak.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak onartezintzat jo ditu Rubialesen hitzak, eta X sare sozialean (lehengo Twitter) zabaldutako mezu batean adierazi du Espainiako Gobernuak "premiazko neurriak" hartu behar dituela: "Amaitu da ekintza matxisten zigorgabetasuna".

Irene Montero jarduneko Berdintasun ministroak zalantzan jarri du Rubialesen erabakia, eta azpimarratu du "isiltasunak ez duela funtzionatu eta ez duela funtzionatuko biktima gutxiesteak".

Bestalde, Ione Belarra Eskubide Sozialen eta Agenda 2030en jarduneko ministroak azpimarratu duenez, "baimena ez du erasotzaileak erabakitzen, emakumeak erabakitzen du", eta Rubialesen hitzaldia "bortitza eta mafiosoa" dela esan du.

Eusko Jaurlaritzatik, Idoia Mendia lehendakariordeak haren "diskurtso antifeminista" eta bertaratutakoen txaloak kritikatu ditu.

 

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak "bere esku dagoen guztia" egingo du Luis Rubialesek RFEFko buru izaten jarrai ez dezan.

Eta LaLigako presidente Javier Tebasek ere erantzun die Rubialesek egindako salaketei, esanez Rubialesek berak "iraindutako emakume eta gizonen zerrenda handiegia" dela eta hori "gelditu" egin behar dela.

Iker Casillasek Rubialesen hitzak ere aipatu ditu, «lotsagarritzat» jo baititu.

 

Halaber, Borja Iglesias Betiseko jokalariak "gauzak aldatu eta horrelako ekintzak zigorrik gabe geratu bitartean Selekziora ez itzultzea" erabaki du. Iglesiasek deitoratu egin du "lankide bati presioa egiten eta fokua jartzen jarraitzea", eta "futbol bidezkoago, gizatiarrago eta zintzoago baten alde" egin du.

 

Alexia Putellasek Jennifer Hermoso defendatu du eta esan du: "Onartezina da. Bukatu da ".

Esto es inaceptable. Se acabó. Contigo compañera

Zinemaren mundutik ere, Juan Diego Botto aktoreak Rubiales kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Munduko Futbol Txapelketa Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa