Gizartea -

gertalariak

Zuhaitz bat erori da Iruñeko Sarasate Pasealekuan, baina ez du inor zauritu

Goizeko 9:30ak aldera jazo da gertakaria, Nafarroako Parlamentuaren inguruetan. Uneotan lekua hesituta dago, zuhaitza erretiratzeko zain.

Sarasate Pasealekuan eroritako zuhaitza, bizikleten ondo-ondoan. Argazkia: Radio Euskadi
Sarasate Pasealekuan eroritako zuhaitza, bizikleten ondo-ondoan. Argazkia: Radio Euskadi
Sarasate Pasealekuan eroritako zuhaitza, bizikleten ondo-ondoan. Argazkia: Radio Euskadi

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuhaitz handi bat jausi da gaur, asteazkena, Iruñeko Sarasate Pasealekuan eta ondoan zegoen farola bat bota du, baina ez du inor zauritu. 

Goizeko 9:40ean jazo da gertakaria, Nafarroako Parlamentutik gertu. Zuhaitza Parlamentu aldera bota da, bizikletak kandatzeko tokiaren albora. 

Iruñeko Udaltzaingoak ingurua hesitu du, zuhaitza kendu bitartean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak