Gizartea -

Istripuak

Lodosako gazte bat hil da Formentera uhartean gertatutako trafiko-istripu batean

Astelehen goizaldean izan da istripua, bi autok aurrez aurre elkar jo dutenean. Ondorioz, Nafarroako gaztea hil da eta beste bi lagun zauritu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lodosa herriarekin lotura handia zuen 25 urteko gazte bat hil da gaur goizaldean Formentera uhartean (Balear Irlak) izandako istripu batean.

Gazteak gidatzen zuen autoak aurrez aurre egin du talka beste ibilgailu batekin. Gazte nafarrekin zihoan pertsona eta beste autoko gidaria zaurituta eraman dituzte erietxera.

Uharteko agintariek jakinarazi dutenez, istripua goizeko 04:45ak aldera gertatu da bihurgune ugari dituen gune batean. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak joan dira istripua izan duten lagunei laguntzera. Autoetako batean Lodosako gaztea eta 25 urteko emakume bat zihoazen. Beste autoan, berriz, 29 urteko gizonezko bat.

Lodosako gaztea suhiltzaileek atera behar izan dute autoaren hondakinetatik eta lekuan bertan hil da zituen zauri larrien ondorioz.

Beste bi zaurituek hainbat kolpe eta zauri jaso dituzte eta erietxera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Albisteak Balearrak Trafiko-istripu hilgarriak