Gizartea -

Karabela portugesak

Pertsona bat artatu dute Ondarretan, karabela portugesaren ziztadagatik

Udaleko Hondartza Zerbitzuak bandera gorria jarri, eta 15:00etatik bainatzea debekatuta egon den arren, bandera horia jarri du berriro. Bi karabela jaso dituzte Ondarretan, baina ez da ziztada gehiagorik izan.

Karabela portugesa. Artxiboko argazkia: Joseba Ona.
Karabela portugesa. Artxiboko argazkia: Joseba Ona.
Karabela portugesa. Artxiboko argazkia: Joseba Ona.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat artatu dute larrialdi zerbitzuek igande goizean karabela portuges batek Donostiako Ondarreta hondartzako uretan egindako ziztada baten ondorioz.

Protokoloaren 3. kasua aplikatuz (ziztada bat erregistratu baina ale gehiago ikusten ez den kasuetarako), hasiera batean hondartza horretan bandera horia jarri duten arren,  Udaleko Hondartza Zerbitzuak bandera gorria jarri du ondoren, eta 15:00etatik aurrera bainatzea debekatuta egon da, Donostiako Udaleko iturriek EITBri jakinarazi diotenez.

Arratsaldean, bandera horia jarri dute berriro, ez baita ziztada gehiagorik izan. Gaur, bi karabela erretiratu dituzte Ondarretako hondartzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza