Gizartea -

Indarkeria matxista

Gasteizko Mugimendu Feministak 11 erasoren berri izan du Andre Maria Zuriaren jaietan

Erdiak baino gehiago (6) txosnagunean jazo dira, bi Alde Zaharrean eta beste bat biktimaren etxebizitzan. Taldeak autodefentsa feminista aldarrikatu du erasoei "planto zuzena egiteko".

Nesken agerraldi bat, jaien aurretik. Argazkia: EITB Media
Nesken agerraldi bat, jaien aurretik.
Nesken agerraldi bat, jaien aurretik. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaitu berri diren Andre Maria Zuriaren jaietan "emakume eta sexu genero disidenteen" aurkako 11 eraso zenbatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak.

Kolektiboak sare sozialetan adierazi duenez, 11 erasoetatik 6 txosnagunean gertatu dira, bi Alde Zaharrean eta beste bat biktimaren etxean. Halaber, ustezko bi erasotzaile atxilotu dituzte.

Gasteizko Mugimendu Feministak eraso horiek guztiak salatu, eta autodefentsa feminista aldarrikatu du "planto zuzena egiteko". "Autodefentsa feministak elkar babesten gaitu, erasoak jasotzerakoan erruduntasun, bakartasun sentsazioari eta kuestionamenduei aurre egiten laguntzen digu. Azken batean, zilegitasuna irabaztea ahalbidetzen digun espazioak gureganatuz", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak Gasteizko Alde Zaharra