Gizartea -
Indarkeria matxista
Gasteizko Mugimendu Feministak 11 erasoren berri izan du Andre Maria Zuriaren jaietan
Erdiak baino gehiago (6) txosnagunean jazo dira, bi Alde Zaharrean eta beste bat biktimaren etxebizitzan. Taldeak autodefentsa feminista aldarrikatu du erasoei "planto zuzena egiteko".
Agentziak | EITB Media
Amaitu berri diren Andre Maria Zuriaren jaietan "emakume eta sexu genero disidenteen" aurkako 11 eraso zenbatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak.
Kolektiboak sare sozialetan adierazi duenez, 11 erasoetatik 6 txosnagunean gertatu dira, bi Alde Zaharrean eta beste bat biktimaren etxean. Halaber, ustezko bi erasotzaile atxilotu dituzte.
Gasteizko Mugimendu Feministak eraso horiek guztiak salatu, eta autodefentsa feminista aldarrikatu du "planto zuzena egiteko". "Autodefentsa feministak elkar babesten gaitu, erasoak jasotzerakoan erruduntasun, bakartasun sentsazioari eta kuestionamenduei aurre egiten laguntzen digu. Azken batean, zilegitasuna irabaztea ahalbidetzen digun espazioak gureganatuz", gaineratu du.