Gizartea -

Ezbeharra

Bost autok eta bi kamioik istripua izan dute Orion, eta auto-ilara luzeak dira AP8 autobidean

Ezbeharra 19:05ean gertatu da. Hasiera batean, AP8 autobidea itxi behar izan dute, bi erreiak Iruneko noranzkoan. Dagoeneko erreietako bat berriro zabaldu dute Irungo noranzkoan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19:05ean, Orion (Gipuzkoa), izandako istripu baten ondorioz, hasiera batean, AP8 autobidea itxi behar izan dute, bi erreiak Iruneko noranzkoan eta beste bat kontrakoan, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Hala ere, dagoeneko Irungo noranzkoan erreietako bat berriro zabaldu dute.

Ezbeharrean bost autok eta bi kamioik talka egin dute, baina ez da inor zauritu. Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira.

Autobidea moztearen ondorioz, auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguruan eta bi noranzkoetan.

Auto-ilarek N-624 errepidean ere dute eragina, Orio eta Zarautz artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Orio Albisteak A-8 Autobidea 634 errepide nazionala