Gizartea -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Zigor espedientea zabaldu diete kostu baxuko hainbat aire konpainiari, eskuko maleta kobratzeagatik

Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera, espedientea zabaldu dietenetako lau Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea dira.

Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Kostu baxuko hainbat konpainiak isuna jaso lezakete eskuko maleta kobratzeagatik

1:29

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kontsumo Ministerioak lehen zigor espedienteak zabaldu dizkie kostu baxuko hainbat aire konpainiari, eskuko maleta kabinan eramatearen truke dirua kobratzeagatik.

Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera, espedientea zabaldu dietenetako lau Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea dira.

Halaber, txartelaren prezioan sartu ohi ziren beste zerbitzu batzuengatik ere gainkostua ezartzen dute; esaterako, adin txikikoen edo menpeko pertsonen kasuan, beste bidaiari baten ondoan esertzeagatik.

Aireportuetan eskudirutan ordaintzen ez uztea izan da espedientea zabaltzeko beste arrazoietako bat.

Kontsumo Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, baliteke arau-hauste larria edo oso larria egin izana. Arau-hauste larria egiaztatuz gero, 10.001 eta 100.000 euro arteko isuna jaso dezakete; oso larria egiaztatuz gero, berriz, 100.001 eta 1.000.000 euro artekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi berriak Espainiako Gobernua bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak