Gizartea -
TRAFIKOA
N-121-A errepidea ordubetez itxi dute Baztan parean, kamioi batek su hartu ostean
Arazoa konpondu bitartean, NA-1210 errepidetik bideratu dute trafikoa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kamioi batek su hartu du gaur goizean Belateko tuneletan eta, ondorioz, N-121-A errepidea guztiz itxi behar izan dute ordubetez.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:30ean gertatu da 31. kilometroan, Baztan parean, eta ondorioz errepidea guztiz itxi behar izan dute, ordubetez.
Arazoa konpondu bitartean, trafikoa Belateko errepide zaharretik (NA-1210) bideratu dute trafikoa.
Bestalde, Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea