Gizartea -

Indarkeria matxista

Berdintasun Ministerioak udako arriskuaz ohartarazi du tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat

Joan den hilabetean izandako zortzi emakumeen hilketak aztertzeko krisi-batzordearen ostean, Espainiako Gobernuak genero-indarkeriaren aurka duen ordezkariak ohartarazi du uztailean izaten direla biktima gehien.

Berdintasun Ministerioko krisi-batzordearen gaurko bilera. Irudia: Berdintasun Ministerioa
Berdintasun Ministerioko krisi-batzordearen gaurko bilera. Irudia: Berdintasun Ministerioa
Berdintasun Ministerioko krisi-batzordearen gaurko bilera. Irudia: Berdintasun Ministerioa

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren ordezkariak gaur ohartarazi duenez, "uda garai konprometitua da tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat", eta "bereziki adi egoteko" eskatu dio gizarteari, "muturreko genero indarkeriaren aurrean".

Joan den hilabetean bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako zortzi hilketak aztertzeko gaur egin den krisi-batzordearen ostean, Rosellek ohartarazi du uztailean izaten direla biktima gehien: 2010ean eta 2019an hamar izan ziren, eta 2015ean, berriz, bederatzi.

Irene Montero Berdintasun ministroaren hitzetan, "hilabete hauetan erne egon behar dugu", eta "beti egin dezakegu zerbait biktima bati laguntzeko".

"Inolako zalantzarik izanez gero, ez utzi denbora pasatzen, deitu 016 telefonora edo 112 telefonora larrialdia bada", eskatu du.

"Ingurukoen isiltasuna indarkeria horren konplize edo estaltzaile da", adierazi du Rosellek, eta zehaztu du biktimak askotan ez daudela "salatzeko moduan". "Horregatik, hainbeste tematzen gara proaktiboak izaten indarkeria hori berandu baino lehen antzemateko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Oporrak Uda