Gizartea -

Eguraldiaren aurreikuspena

Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da aste hasieran, eta tenperatura maximoek gora egingo dute

Tenperatura maximoak 25 gradukoak izango dira Donostian, 26koak Bilbon eta 28koak Gasteizen.

Karraspio (Lekeitio). Argazkia: flickr.com
Karraspio (Lekeitio). Argazkia: flickr.com
Karraspio (Lekeitio). Argazkia: flickr.com

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko zerua hodei gutxirekin edo oskarbi dago astelehen honetan, eta kostaldean behe-hodeiak egon daitezke, batez ere goizaldean, goizeko lehen orduetan eta arratsalde-gauean.

Tenperatura minimoek behera egingo dute apur bat, eta maximoek gora egingo dute apur bat, batez ere barnealdean; haizea, berriz, ahul eta aldakor ibiliko da, baina iparraldetik finkatuko da eguerditik aurrera, eta arratsaldean indartu egingo da, tarteka eta bolada gogorrekin haizeguneetan eta Araban.

Euskalmeten arabera, tenperatura minimoak 12 gradukoak izango dira Gasteizen, 17koak Donostian eta 18koak Bilbon, eta maximoak 25 gradukoak Donostian, 26koak Bilbon eta 28koak Gateizen.

Kostaldean, itsasoaren egoera kizkurra izango da, mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Astearterako iragarpena hodeitsua izango da kantauri isurialdean, eta arratsaldean euri txikia eta noizbehinkakoa egin dezake. Gainerakoan, zerua hodei gutxikoa izango da. Horrez gain, tenperaturak ez dira aldatuko eta mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da (ipar-mendebaldea nagusituko da eguerditik aurrera), eta bolada gogorrak izango dira kostaldean eta mendialdeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda