Gizartea -

2023ko sanferminak

Parte-hartzeak "marka guztiak hautsi" ditu aurtengo sanferminetan

Sanferminak "arrakastatsuak" izan direla eta "birizik" daudela esan du Cristina Ibarrola iruñeko alkateak. 1,4 milioi pertsonak guztira parte hartu dute jaietako ekitaldi ofizialetan.

2023ko sanferminetako txupinazoaren irudia. Argazkia: EFE
2023ko sanferminetako txupinazoaren irudia. Argazkia: EFE
2023ko sanferminetako txupinazoaren irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen hitzetan, duela 12 ordu bukatutako aurtengo sanferminak "arrakastatsu" izan dira, eta "bizirik dirauen festa" da. Alkateak zehaztu duenez, 1,4 milioi pertsona izan dira oro har kalean izandako sanferminetako 542 ekitaldi ofizialetako batean, eta "arriskurik gabeko jaiak" izan dira.  

Jaietako balorazioa egiteko agerraldian eskaini ditu datu horiek. Ibarrolaren esanetan, parte-hartzeak "marka guztiak hautsi ditu", ondorioz, "arrakastatsu izan dela uste dugu, eta gure jaiak zeharo bizirik daudela". Iruñeko herritarrek sustatutako "giroari eta eurek izandako jarrerari" egotzi die arrakasta hori, kanpora zabaldutako "irudi onari" esker ere, eta egun hauetan zehar lanean ibili diren pertsonei.

Hiriko jaiak "% 100ean kalean gozatzen dira eta horrengatik paregabeak dira, baina horrek ere aldez aurretik lan asko eskatzen du, segurtasuna eta askatasuna bermatu ahal izateko". 2022an izandako bisitari kopuruen % 20 gehiago izan dira aurten bakarrik asteburuan.

Ibarrola: ''Sekulakoak izan dira aurtengo festak, inoizko bisitari kopuru eta parte-hartze handienarekin''
Ibarrola: ''Sekulakoak izan dira aurtengo festak, inoizko bisitari kopuru eta parte-hartze handienarekin''
Ibarrola: ''Sekulakoak izan dira aurtengo festak, inoizko bisitari kopuru eta parte-hartze handienarekin''

0:40

Hobetzeko gaiak

Puntu positiboei buruz mintzatu ostean, "hobetu beharreko" gaiak aipatu ditu alkateak. "Lehenengoa, dudarik gabe, Curia kalekoa da, uztailaren 7ko San Fermineko prozesiotik bueltan, azken urteetan udalbatzaren kontrako erasoak izan direlako", esan du. "Aurten berriro ere irainak eta tentsio uneak izan dira, Poliziak egindako hesiari eta 30.000 euroko isunaren disuasio-neurriari esker, ez da ezer larririk gertatu. Baina ez da normala kaletik udalbatzari eskolta ematen ibili behar izatea, ez da gizarte libre eta demokratiko baten seinale", adierazi du tristuraz.

Hobetu beharreko beste gai bat garbiketarena da. "Mankomunitatearen ahalegina gorabehera, zaborrontziak txiki geratu dira", Ibarrolak zehaztu duenez. Hori dela eta, zabor-bilketak handitzea proposatuko dute hurrengo sanferminetarako. Gainera, txizek eragindako usainak ere kezka sortu du, hori dela eta, jende-pilaketa handiko guneetan komun eramangarri gehiago jarriko dituzte.

90 atxilotu jaietan

90 pertsona atxilotu, 814 salaketa jaso eta 22.786 alkohol eta droga proba egin ditu Foruzaingoak aurtengo sanferminetan, Foruzaingoak berak jakinarazi duenez. Guztira, 1.177 lagun salatu ditu.

Horrela, delitua egiteagatik 90 pertsona atxilotu dituzte (2022an baino % 26 gehiago): horietatik 40 ondarearen aurkako delituagatik (lapurretak, gehienbat), 15 agenteei aurre egiteagatik, 8 borroketan egindako zauriengatik eta 5 droga-trafikoagatik. Festetan egindako atxiloketa guztietatik Foruzaingoak % 45 inguru egin ditu.

Gainera, Gaztelu Plazan kokatutako Herritarrak Artatzeko eta Salaketetarako Bulegoan 814 salaketa jaso dira (2022an baino % 24 gehiago). Horietatik 687 lapurretengatik izan dira, sakelako telefonoaren lapurretagatik oro har.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Iruñeko Udala Cristina Ibarrola