Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sanferminen azken eguna, hauteskunde eztabaida EITBn eta Bilboko metroan deskontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Sanferminetako gosariak.
Sanferminetako gosariak.
Sanferminetako gosariak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanferminen azken eguna: Gauerdian amaituko dira Iruñeko Sanferminak, Gaixoa ni abestuta. Amaiera emango diote hala bederatzi egun eta bederatzi gauetako etenik gabeko festari. Mirua ganadutegiko zezenak izan dira, zortzigarren eta azken entzierroko protagonistak. 

- Lehen hauteskunde eztabaida EITBn: "Hauteskunde debatea" – 21:30ean ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en. Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren inguruko debatea, Nerea Reparazek aurkeztuta. Honako hauek hartuko dute parte: Aitor Esteban (EAJ-PNV), María Luisa García Gurrutxaga (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Lander Martínez (Sumar) eta Laura Garrido (PP). Eztabaida ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en jarraitu ahalko da.

- Bilboko metroaren deskontuak, indarrean: Bilboko metroaren tarifak erdi-prezioan izango dira berriro. Murriztutako tarifa etenda izan da uztailaren 1etik, deskontuak aplikatzeko erabakia hartu behar zuen Bizkaiko Garraio Partzuergoa ezin izan delako bildu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Hauteskunde orokorrak Espainian Entzierroa zuzenean Metro Bilbao bideoak Gizartea bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak EITB Taldea