Gizartea -

Bizkaia

23 urteko gazte bat itota hil da, Muskizko Arena hondartzan

Suhiltzaileek bart gaueko hamaikak aldera aurkitu dute gorpua, gaztearen lagunek uretan desagertu zela ohartarazi eta bi ordura.

Arena hondartzaren artxiboko irudia. Argazkia: Juan Antonio Guerrero Ostolozaga
Arena hondartzaren artxiboko irudia. Argazkia: Juan Antonio Guerrero Ostolozaga
Arena hondartzaren artxiboko irudia. Argazkia: Juan Antonio Guerrero Ostolozaga

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizonezko ukrainar bat hil da ostegun gauean Muskizko (Bizkaia) Arena hondartzan itota, lagunekin bainatzen ari zela uretan desagertu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gaueko bederatziak eta laurden aldera ohartarazi zuten gaztearen lagunek uretan desagertu zela. Hori dela eta, larrialdietako hainbat baliabide mobilizatu ziren hura bilatzeko. Ertzaintzaren eta Suhiltzaileen kideak, Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko unitateak, helikoptero bat eta ontzi bat bertaratu ziren.

23:00ak aldera, suhiltzaile talde batek gizonaren gorpua aurkitu du uretan, eta osasun zerbitzuak haren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Gaztearen gorpua auzitegiko patologia zerbitzura eraman dute autopsia egitera, heriotza zerk eragin dion argitzeko, baina badirudi itota hil dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Muskiz albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Suhiltzaileak albisteak Itotze kasuak