Gizartea -
Gipuzkoa
Zarauzko hondartza normaltasunera bueltatu da
Asteartean, hareatzako urek ez zituzten betetzen indarrean dagoen araudiaren kalitate-irizpideak; hala ere, uren azken analisiak onak dira, eta, beraz, ez dago eragozpenik bainua hartzeko.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zarauzko Udalari jakinarazi dio hondartzako urei egindako azken analisien emaitzak onak direla eta araudian jasotako kalitate-irizpide guztiak betetzen dituztela. Hori dela eta, Zarauzko hondartzan bainatzeko debekua kendu dute.
Horrela, hondartzako sorosleak normaltasunez ari dira gaurkoan lanean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea