Gizartea -

Araba

Amurrion desagertutako 11 urteko neskatoa topatu dute

Asteazken gauean aurkitu dute. Ikastetxe ostean ez zen etxera itzuli, eta orduan salatu zuten desagertzea senitartekoek.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrion (Araba) desagertuta zegoen 11 urteko neskatoa aurkitu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek, Ertzaintzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

13:30ean ikastetxetik irten ondoren, haurra ez da etxera itzuli, eta ordutik ibili dira haren bila. 22:30 aldera aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Aiaraldea