Gizartea -

Simulakroa

Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.

Petronor. Argazkia: Gonzalo Elorza
Petronor
Petronor. Argazkia: Gonzalo Elorza

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa Kimikoen Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak lagunduta, larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko ditu gaur eta bihar. Hernanin (Gipuzkoa), Muskizen, Santurtzin, Zierbenan —Punta Lucero— (Bizkaian) eta Lantaronen (Araba) izango du eragina simulakroak.

Astebetean bigarren aldiz probatuko dituzte alerta sistemak; izan ere, ostiralean beste simulakro bat egin zuten aipatu herrietan. 

Simulakro horren helburua da industria kimikoak dauden lekuetatik gertu bizi diren pertsonak alerta sistemetara ohitzea, isuri toxikoa eragiten duen edozein istripuren aurrean prest egon daitezen.

Gainera, Segurtasun Sailak 112 zerbitzuaren alderantzizko sistema aktibatuko du. Horrek esan nahi du, SOS Deiak aplikazioaren bidez, alerta geolokalizatuak jasoko dituztela herritarrek.

Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan: batek hodei toxikoaren hasiera iragarriko du, eta besteak, amaiera.

Alerta aktibatzean, herritarrak toki itxi batean sartu beharko dira, babes neurri gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi Hernani Muskiz Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena albisteak Industria Kutsadura gaur Euskadiko Larrialdien Zentroa